XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atal honetan koka litezke Koldo Zuazoren Arabako euskara eta Zubereraren sailkapenerako ere.

Araban aspaldi mintzo zen euskararen ezaugarririk behinenak erakusten dira lehenean.

Araban barrena hiru azpieuskalki izan zitezkeela ere proposatzen da aldi berean.

Zubereraren ustezko apartekotasuna gezurtatu eta euskalki honek erronkariera, zaraitzuera eta Nafarro Behereko zenbait hizkerarekin ageri duen batasun estua aldarrikatzen da bigarren txostenean.

2.4. Sailkapen berezia behar du hurrengo lan honek: - .

Yrizarrek Dialektologiari eskainitako lan ugarien bilduma ditugu liburuki bi hauek.

Euskalkien sailkapenaz izan diren zalantza eta eritziak, euskalkien azterketa demolinguistikoa, inkestak atontzerakoan sortu diren buruhauste eta gorabeherak, hizkeraz hizkerako aditz laguntzailearen aldaerak... bada zer ikusi eta zer ikasi Yrizarren lan honetan.

Harrobi aberatsa Dialektologian murgildu nahi duenarentzat.

3. Gramatikagintza eta Sintaxia.

3.1. 1968an onartu zuen Euskaltzaindiak euskara batua deitu ohi dugun hizkuntz eredua.

Eredu horren behin-behineko zirriborroa aurkeztu zen Arantzazuko Batzar Nagusi hartan eta, ondorengo urteetan, lan ikaragarria egin zirriborro hura osatze eta zehazte aldera.

Beraz, ez da harritzekoa garai honetan gramatika-lanek gorakada handia izana.

Luis Villasante dugu lehia honetan gehien nabarmendu denetariko bat.

La declinación del vasco literario común plazaratu zuen onartu berri zegoen Deklinabidea erakutsi asmoz.